# Zer proiektatzen dugun — SESTRA

Obra zibila, hidraulika eta arkitektura: elkarren osagarri diren hiru arlo, jarduera bakoitzari ikuspegi integralez heltzeko, plangintzatik obra-zuzendaritzara.

## [Obra zibila](https://sestra.es/eu/arloak/obra-zibila/)

Obra zibileko proiektuetan ibilbide luzea dugunez, SESTRAn arlo honetako era guztietako proiektu eta obrei heltzen diegu. Jarduera ugari eta garrantzitsuak garatu ditugu obra linealetan (errepideak, trenbideak, bidegorriak), bide-loturetan, hiri-mugikortasuneko jardueretan, urbanizazioetan eta egonkortze- eta euste-obretan, bai estatuan foru aldundi eta toki-erakundeentzat, bai nazioartean.

45 proiektu

## [Hidraulika, portuak eta kostaldea](https://sestra.es/eu/arloak/hidraulika-portuak-kostaldea/)

SESTRAn hidraulikan espezializatutako ingeniari eta teknikari talde bat dugu. Horri esker, hainbat administrazio eta erakunderentzat hornidura eta saneamendu, ponpaketa, bideratze eta biltegi proiektu handinahiak egin ditugu; horrek esperientzia handia ematen digu arlo honetan, eta harekin lotutako edozein lan garatzeko aukera.

10 proiektu

## [Arkitektura eta hirigintza](https://sestra.es/eu/arloak/arkitektura-hirigintza/)

SESTRAko arkitekto eta arkitekto tekniko taldeak hamarkadak daramatza industria-, bizitegi- eta ekipamendu-eraikinen proiektuak garatzen; kasu askotan hirigintza-plangintzaren hasierako fasetik abiatuta, eta proiektuak gauzatze- eta obra-zuzendaritza fasearekin amaituta.

20 proiektu

---
[es](https://sestra.es/areas/?format=md) · [eu](https://sestra.es/eu/arloak/?format=md) · [en](https://sestra.es/en/areas/?format=md)

Canonical: https://sestra.es/eu/arloak/
